XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

a) Terminoaren definizio estandarra betetzen dutenak edo horretara gehien hurbiltzen direnak aukeratu ditugu; beraz, zuzenbideko kontzeptuen izendapenak, kolokazioak eta unitate fraseologikoak alde batera utzi ditugu.

b) Testuingururik gabe zuzenean eta erabat uler daitezkeenak.

c) Egitura sintaktiko sinpleenak (hitz bakarrekoak) lehenetsi dira, ondoren, lan terminografikoetan usuen agertzen diren N + Adj, N + prep + N eta beste ISdun egiturak.

d) Erabilienak aukeratu nahi izan ditugu, eta eraberean, zuzenbideko adar nagusietako termino errepresentatiboenak. Hau da, zuzenbideko alor guztietako termino erabilien lagina osatu nahi izan dugu.

e) Esanahiaren aldetik, badira bi mota, erreferente generikoa daukatenak (izen arruntaren baliokoak) eta erreferente singularra, (erakunde, kargu eta arau-izenak). Unitate terminologikotzat hartu ditugun azken horiek nabarmenki luzeagoak eta konplexuagoak dira besteak baino.

f) Hasierako zerrenda 800 termino ingurukoa da, nahiz eta oraindik osatu gabe egon.

5.3. Paragrafo-mailako baliokidetza suposatuz. Egiaztaturik

Testu guztiak lege-testuak direnez suposatutzat ematen dugu, pare elebidunak testu baliokideak direla edukiaren aldetik. Baliokidetza hori, testuaz azpiko unitate txikiagoetan ere gertatzen dela suposatzen da, egitura formal berdina baitute: idazpuru, atalburu, atal, eta atal-azpiko zatien egituraketa beti berdina da lege-testuen bi bertsioetan. Testuaren egitura materiala ere, paragrafo mailaraino berdina (paraleloa) da. Puntu eta aparte guztiek balio bereko zatiak banatzen dituzte printzipioz. Puntu soilek, berriz, ez beti; hainbat kasutan, itzultzaileak erabakitzen baitu paragrafo baten barruko esaldiak eta puntuazioa jatorrizkoan ez bezala antolatzea.

Bertsio inprimatuan, (argitaratutako aldizkari ofizialak) paralelismo bisuala dago oro har: erdarazko paragrafoaren parean aurkitzen dugu euskarazko zutabean paragrafo baliokidea; ez beti, ordea, noizean behin desberdintasunak baitaude, testuan zerrendak agertzen direnean bereziki.

Bertsio informatikoetan, berriz, aipatutako akatsez gain, desberdintasun asko daude, zeren eta itzulpen bidez lortutako testuak maiz luzera desberdinekoak izanik, parean jarri behar direnean, itzuli anitzen bidez lortzen baita espazioak berdintzea.